XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andik laister, andre Mari Joxepa Retegi'rekin eskondu zan, iru alaba izan zituan, eta ezkondu-ezkeroztik Errenderi'ko Madalen-kaleko etxe batean bizi izan zan il-arteraño.

1869'garren urtean il zan, baztanga deritzaion eritasun bildurgarriak jota, Lotazilla'ren 8'an, 34 urte zitualarik, beraz.

Orren urte gutxi bizi, ta arlote beartsu bat besterik bere bizitza osoan ez izan, eta alare Xenpelar'en Bertsoak, baserri ta kalean, oraindik ere askok oroitu ta kantatzen dituztenean, izango dute zerbait, beste bertsolarien bertsouk ez dutena.

Alako erri-kutsu berezi bat edo, alako erriaren gustuko ikutu-goxoen bat edo...

Dana dala, ezin beintzat uka, Xenpelar, bertsolari-malla goi-goienetakora igo zitzaigula.

Ezagutu zutenak esan digutenez, 12 urte zituanean, bertso jatorrak botatzen asi omen zan.

Bertsolari jaio nunbait.

Ez aundi ta ez txiki, gorputzez: bien arteko baizik.

Arpegia, beltzerana; begiak, biziak eta biurri-xamarrak; burua, erne ta azkarra; gañerakoan, gizon elizkoia ta atsegiña, kristau jatorra, ta langille paketsua.

Baña, Xenpelar zana, nere itzak baño, bere bizitzako gertakari ta gorabera bizi ta ateraldi azkarrak aditzera emango dizute.

Bein batean, Patxi Bakallo izengoitiaz ezaguna zan Ernaniar bertsolariak, alaxe deitzen zioten, Errenderi'n jaio-arren, umetandik Ernani'n bizi baizan, eskutitza auxe bidali zion Xenpelar'ri.